Next Station Club
IKUS-ENTZUNEZKO
PROIEKTUEN BERRIKUNTZAKO
LABORATEGIA GARA
Aurkezpen epea Azaroaren 1a arte
Next Station ikus-entzunezko formatuan proposamen berritzaileak ateratzeko asmoa duen plataforma da.
Askotariko ezaugarriak dauzkaten sortzaileei euren ideiak monetizatzeko aukera ematen diegu.
Gure helburuak dira laguntzea, hausnartzea eta arintzea, hainbat bitarteko eta metodologia erabilita, eta azkenean parte-hartzaileak prestatzea, euren proposamenak mundu errealera, nazioarteko inbertsiogile, ekoizle eta merkatuen aurrera eraman ditzaten

Reviéntalo
Ibon Belandia ezaguna da, sare sozialetan hainbat kanal dauzkalako umore ulertezinaz josirik; Klubera ideia hausgarri batekin heldu da… hausgarria, hitzez hitz gero!

120 segundos
Txemi Bugatti, Bugattirik gabeko musikaria, benetako rara avis bat ikus-entzunezkoen eremuan, desagerpenen azpimunduan sartu da, formatu diferentea, interaktiboa… eta oso polemikoa sortzeko.

¿Quieres ser Presidente?
Demokrazia parte-hartzailea heldu da Telebistara. 14 partaide. 3 finalista. Irabazle bat. Presidente izan nahi duzu?

Princesas y Machotes
Seguruenik zuri ere antzeko zerbait gertatu zaizu… Konpartitu zure esperientziak eta lagun iezaguzu mikromatxismoak suntsitzen!

The Great Arena
Heldu da unea!
Euren buruaren bertsiorik onena izan nahi duten pertsonen bila gabiltza. Adi egon sareei.
Ikusleriaren kontzeptua birdefinitzeko beharrizana sortu da.
Orain, ikusleak erabiltzaile dira, eta erabiltzaileak aldi berean eduki-sortzaileak dira.
Zer ikusi nahi duzun aukeratzea sekula baino errazagoa eta askotarikoa da. Hainbat kanal daude, sare sozialak, plataformak, eta guztiak ere dira, bai sortzeko, bai kontsumitzeko.
Halaber, erabiltzailea era batekoa eta bestekoa da, kanalaren arabera eta eskaintzen zaion edukiaren arabera.
Edukiaren eta zure audientzien erantzuna oso bisualizatzen dira. Sinergia honek ideia berriak sortzen ditu, baita formatu edo kanal berriak ere.
Ideia bat baduzu eta probatu nahi baduzu, 1 minutu bideo batean eskaiatu.
Zure ideia orraztu, produktua orraztu, ñabardurak sartu…
Hautatutako ideiak Egonaldiko zati izango dira.
Egoitzan proiektu bakoitzaren metodologia ezberdinak aztertu eta erabili ahal izango ditugu.
Parte-hartzaileei lagunduko diegu Proiektuaren Biblia eta Teaserra sortzeko prozesuan, eta horiek biak hainbat ekoizpen-etxe eta inbertsiogileri aurkeztuko zaizkie.










